Bakartxo reviewed Ni ez naiz Mikel Laboa by Harkaitz Cano
Polita.
No rating
Mikel Laboak merezi zuen tamaina honetako lana! Marrazkiak liluragarriak dira eta istorioa kantuekin uztartuz oso polita da. Guztiz gomendagarria. #PaperjaleZozketa
Hardcover, 128 pages
Euskara language
Published by Elkar.
Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.
Mikel Laboak merezi zuen tamaina honetako lana! Marrazkiak liluragarriak dira eta istorioa kantuekin uztartuz oso polita da. Guztiz gomendagarria. #PaperjaleZozketa
Nire txikitako oroitzapenetara bueltatzeko aukera eman dit liburuak. Esan behar dut nire lehenengo komikia izan dela txikitakoak kontuan hartu gabe. Eta beraz, komiki oso modu pertsonalean baloratu dudala.
Mikel Laboak haurra nintzeneko garaietara eramaten nau, eta komikia irakurtzea hori izan da, nire haurtzarora bidaia.
Mikel Laboaren bizitza oso modu desordenatuan azaltzen du, baina era berean ongi kokatzen zara momentu bakoitzean.
Irudiak ere mota askotakoak dira baina momentura oso ongi egokitzen direla esango nuke.
Besterik gabe, berriro irakurriko dudala argi dut!
Oharra: denbora baduzue komikia irakurri aurretik liburuan agertzen diren abestien zerrenda entzun lehenago, Ni ez naiz Mikel Laboa erreprodukzio - zerrenda existitzen da!