Liburu bat familia baten eta herriaren memoria ez galtzeko.
5 stars
Karmelek eta Txominek Frantzian ezagutu zuten elkar. Handik aurrera elkarrekin egin zuten bidea, bizitza. Hiru seme-alaba eduki zituzten, honaino guztiz normala. Baina haien garaia ez zen erraza izan: Espainako guda, II. munduko guda, diktatura, atzerriratze, konpromiso eta faxismoaren kontrako borroka.
Nahiz eta eleberria izan, benetazko pertsonaiak dira. Liburuaren bidez Kirmenek Espainako historiaz hitz egiten digu bi helburu nagusirekin, hau da, familia horren memoria eta herriaren memoria inoiz ez galtzeko, betiko mantentzeko.