Miren reviewed Vida contemplativa by Byung-Chul Han
Ekintzarik ezaren laudorioa, Han estiloan (onerako eta txarrerako)
3 stars
Izenburuak dioena, ekintzarik ezaren edo kontenplazioarem laudorioa hain zuzen, osatzen du hainbat autoreren lana/ekintza/aktibitatearen inguruko ikuspegiak jasoaz (Nietzsche, Heidegger, Benjamin, besteren artean), bereziki Hannah Arendt-en Vita activa (gaztelaniaz La condición humana iztulia) liburuari kontrajarriz.
Argudiaketa momentu askotan alemanierazko hitz-jokoetan oinarritzen da eta horietan galdu egin naiz erabat.
Autore berberaren Infocracia liburuarekin gertatu zitzaidan bezala, honetan ere atentzuoa eman dit idazketaren erritmoak: esaldi oso laburrak erabiltzen ditu sarri, haien arteko lotura sintaktikorik esplizituki egin gabe, lotura semantikoan utziaz. Ez dakit honekin lotuta ala ez, idazkeraren eta planteamenduen logika eta arrazoiketa, nola esan, errizomatikoak egiten zaizkit: hierarkiaz antolatuta baino gehiago, ideia batetik bestera jauzi eginez. Agian horregatik ez diot ikusi segida bat testuari, eta amaiera bat-batekoa, borobildu gabea, iruditu zait.