User Profile

Miren Locked account

miren@bookwyrm.social

Joined 9 months ago

Liburuen balorazioak honakoaren arabera:

★☆☆☆☆ Bukatu gabe irakurtzeari uztekotan egon naiz ★★☆☆☆ Damutzen naiz irakurri izanaz ★★★☆☆ Ondo, besterik gabe ★★★★☆ Gustura irakurri dut ★★★★★ Asko gustatu zait, irakurtzea gomendatuko nuke eta litekeena da nik neuk berriz irakurtzea!

[Hemendik egokitua: twitter.com/paularambles/status/1492572199353720833]

This link opens in a pop-up window

Miren's books

View all books

User Activity

Una lectora nada común (Paperback, 2008, Anagrama) 4 stars

Si sus perros hubieran respondido a su llamada, la reina no habría descubierto el vehículo …

Irakurle amnesikoa ezohiko irakurleari buruz

4 stars

Irakurketa apuntatzean ikusi dut irakurria nuela liburua (duela 10 urte). Irakurle amnesikoa izanik, lehen aldia balitz bezala gozatu dut liburua—literalki. Puntuazio berbera oraingoan ere: irakurketa erraza, atsegina, entretenigarria.

reviewed Vida contemplativa by Byung-Chul Han

Vida contemplativa (Paperback, Taurus) 3 stars

Estamos perdiendo nuestra capacidad de no hacer nada. Nuestra existencia está completamente absorbida por la …

Ekintzarik ezaren laudorioa, Han estiloan (onerako eta txarrerako)

3 stars

Izenburuak dioena, ekintzarik ezaren edo kontenplazioarem laudorioa hain zuzen, osatzen du hainbat autoreren lana/ekintza/aktibitatearen inguruko ikuspegiak jasoaz (Nietzsche, Heidegger, Benjamin, besteren artean), bereziki Hannah Arendt-en Vita activa (gaztelaniaz La condición humana iztulia) liburuari kontrajarriz.

Argudiaketa momentu askotan alemanierazko hitz-jokoetan oinarritzen da eta horietan galdu egin naiz erabat.

Autore berberaren Infocracia liburuarekin gertatu zitzaidan bezala, honetan ere atentzuoa eman dit idazketaren erritmoak: esaldi oso laburrak erabiltzen ditu sarri, haien arteko lotura sintaktikorik esplizituki egin gabe, lotura semantikoan utziaz. Ez dakit honekin lotuta ala ez, idazkeraren eta planteamenduen logika eta arrazoiketa, nola esan, errizomatikoak egiten zaizkit: hierarkiaz antolatuta baino gehiago, ideia batetik bestera jauzi eginez. Agian horregatik ez diot ikusi segida bat testuari, eta amaiera bat-batekoa, borobildu gabea, iruditu zait.