Reviews and Comments

Izenbe

Izenbe@paperjale.eus

Joined 1 year, 2 months ago

Ze suman

This link opens in a pop-up window

Fiesta, Eguzkia jaikitzen da (Paperback, Euskara language, Erein & IGELA) 5 stars

Parisen bizi diren eta idazle izan nahi duten kazetari amerikar batzuen ibilerak eta festarako gogoa …

Fiesta, eguzkia jaikitzen da

5 stars

Hemingwayren eleberri ederra, irakurri beharreko liburu horietako bat. Oso gustora irakurri dut, elkarrizketa asko eta agertzen diren deskribapenak neurri-neurrikoak dira. Inor bada irakurri ez duenik, gomendatuko nioke irakurtzea.

Erraiak (Paperback, Basque language, 2014, Elkar) 3 stars

Erraiak

3 stars

Emakume gazte batek (ez du inoren izenik ematen) bizitzan izan dituen —bikote, lagun, guraso…— harremanen ingurua dihardu. -3, -1, 0, -2 eta 0,01 denboretan kokatzen ditu ekintzok eta gogoetak. Hori dena, ondo. Ez dudana ulertu izan da oin-oharren festa hori, irakurketa trakesten zidan haria galduz.

Hildako haurra (Paperback, Euskara language, Ganbila) 3 stars

Bi antzezlan dakartza Hildako haurra liburuak. Batak liburuaren izen bera du eta oholtzara bideratzen ditu, …

Hildako haurra

3 stars

“Hildako haurra” antzezlanak ez hotz, ez bero utzi nau. Portaginista idazle bat da bere pentsamenduekin burrukan. “Besaulkiak” antzezlana, ostera, gustora irakurri dut. Etorkizunean dago kokatuta…eta oso Euskal Herria interesgarria eraikitzen du.

Puntobobo (Erein) 5 stars

Puntobobo

5 stars

Irentsi egin dut! Familia sekretuak, heriotzak, jaiotzak, goixotasuna, esamesak… Lehenengo orritik harrapatzen zaituen nobela. Bi garai agertzen dira, pertsonaia desberdinekin. Bi istorioen arteko erlazioa amaieran argitzen da. Garai bakoitza oso argi desberdintden da narratzeko darabilen estiloarekin; batean elkarrizketa hutsa; eta bestean narrazioa, iraganean. Irakurtzeko aukera baduzue, irakurri; ez zarete eta damutuko!!

Hormako paper horia (2012) 5 stars

Hormako paper horia

5 stars

Bi zatitan dago banatuta. Lehenengoa Charlotte Perkins-Gilmanek idatzi zuen narrazioa da (38. orrira arte); eta bigarrengoa Saioa Ruiz eta Amaia Serranok idatziriko Hitzostea (liburuari izena ematen dion narrazioaren azterketa eta interpretazioa). Esan beharra dago, narrazioa zinez laburra dela; eta, akaso, horrek egiten du erakargarri —horren leku gutxian, azaldu duen guztai, eta nola irudikatu ere!. Hitzosteak aurretik irakurri duzuna momentuko gizartean kokatzen laguntzen du; eta zenbait momentutan iruditeria berri bat ezagutzeko bide eman dit. Alegia, testua hobeto ulertzeko balio izan dit, ertz eta ikuspuntu berriak iradokiz. Laburra da eta ona!!

Haur besoetakoa (Paperback, 1987, Pamiela argitaletxea) 5 stars

“Maitasun-kondaira bat, 30 urteko gizon baten eta 11 urteko nexka baten elkar maitatzea kondatzen duena, …

Haur besoetakoa

5 stars

Lehenengo liburua da, hiru bider irakurri dudana. Beti aurkitzen diot zerbait berria, aurreko irakurketan ikusi ez nuena. Oraindik ez baduzue irakurri, jarri irakurgaien zerrendan. Iparraldeko hizkera (pixkat zahazkitua) du baina aise ulertzen da.

Pasio hutsa (Paperback, Euskara language, 2002, Igela) 4 stars

Iazko irailaz geroztik gizon baten zain egon naiz, haren deiaren eta bisitaren zain. Horretaz gain …

Pasio hutsa

4 stars

Maitasunaren zurrunbiloan murgilduta dagoen emakume bat da progaonista. Garai horretan bizi izandakoak modu aseptiko batean kontatzen ditu; inolako juzgu edota baloraziorik eman gabe. Laburra da, eta arin irakurtzen da.