User Profile

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

Joined 1 year, 8 months ago

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

This link opens in a pop-up window

mikelgs's books

View all books

User Activity

reviewed Aitaren etxea by Karmele Jaio Eiguren

Aitaren etxea (Basque language, 2019, Elkar) 5 stars

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari …

Genero (des)eraikuntza nobela batean

4 stars

Asko gustatu zait liburua. Ismael idazlea, Jasone emaztea, Ismaelen aita, eta ama, eta Libe arreba, eta Jauregi editorea.

Bitxia da, ez naizelako identifikatuta sentitu Ismaelekin, ez dut bere aitarengan nire aita inondik inora ikusi, bere amarengan nirea ere apenas, ez daukat arrebarik ere... Baina, hala ere, gustura eta adi irakurri dut nola bizi den pertsonaia bakoitza.

Paragrafo batzuk bikainak. Gustura irakurri dut kapitulu bakoitza (hurrengora salto egiteko gogoz ere bai inoiz) eta zeozer ikasi dut, bai!

reviewed Puta zikinak by Juno Mac

Puta zikinak (Paperback, Euskara language, Katakrak) 4 stars

«Prostituzioak adiera ugari ditu, eta sakoneko emozioak azaleratzen ditu. Batez ere, inoiz sexurik saldu ez …

Erasotuen liburu erasotua

4 stars

Oso liburu ona, irakurri beharrekoa. Euskara itzulpena ere oso erosoa, irakurtzeko. Liburu honi erasoa egin zioten liburu denda batean, eta horrek azkartu zuen nire irakurtzeko asmoa. Jasota gera daitezen:

Egia esan, luze egin zait. Liburu erdia baino gehiago oso azkar eta gustura irakurri dut. Prostituzioaren kriminalizazioak dakarren bakarra sexu langileentzako arrisku gehiago dela frogatzen du. Aspektu desberdinetan sakonduz etengabe hori erakusten du. Baina, nire kasuan, zehazki 150. orrira iritsi nintzenean (Etxe barruko lana) eta behingoz egoera seguruagoak-edo espero nituenean, saturatu egin nintzen hainbeste bortxaketa, hilketa... kasu irakurtzeaz. Hortik aurrera asko kosta zait irakurtzea.

Azkenean diagonalean irakurri eta salto egin dut azken atalera (Zeelanda Berriko legedia omen da nolabait komenigarriena), eta hala ere egoera zein latza den azaltzen da, lerroz lerro.

Irakurri beharreko liburua, gai honetaz iritzia emateko …

Hamaseigarrenean, aidanez (Basque language, 1983, Erein) 4 stars

Eszena bat buruan

4 stars

Liburu hau "Cronica de una muerte anunciada" nobelaren antzekoa da, ezta? Baina motzagoa, euskaraz (1983) eta baserri giroan. Gizon apustuzale... desastre baten kontakizuna zela gogoratzen nuen, gaztetxotan irakurri nuenean eszena zehatz bat, irudi bat, geratu zitzaidalako buruan grabatuta. Baina bigarren irakurraldian konturatu nintzen emaztea dela, agian, idazleak erdigunean jartzen duena.

reviewed Zubigileak by Bego Montorio Uribarren

Zubigileak (Paperback, 2019, ASTIBERRI EDICIONES) 4 stars

2016ko neguaren lehen egunean, Eduardo Madina eta Fermin Muguruza Irunen elkartu ziren. Aitzakia Jot Down …

Besteak ulertzeaz

4 stars

Berandu irakurri nuen, ez argitaratu zen garaian. Ez dakit zenbat edo nola mugituko ote zidan barrena, lehenago irakurri izan banu.

Ikuspuntu desberdinak erakusten ditu, euskaldun guztioi asko eragiten digun gaiaz. Beraz, ez da norbere iritzien defentsa bat gustura irakurtzeko liburu bat. Eta, hala ere, ez zidan ekidistantzia sentsaziorik eman. Liburu ona dela suposatzen dut. Eta irakurtzen duena, herritar politikoki ona baita ere!

Sugarren mende (Hardcover, Euskara language, 2021, Erroa) 4 stars

Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik. …

Bortitza

4 stars

Inkisizioari buruzko komiki hau oso gogorra suertatu zitzaidan. Badu meritua beraz! Halakoxea baita lantzen duen gaia.

Marrazkiei dagokionez, pertsonaiak oso arraroak dira, itsusiak orokorrean, eta nik ilustrazioaz ezer ez dakidan arren, hor ere lorpen maila altu bat dagoen susmoa dut.

reviewed Gerezi garaia by Mikel Santos (Belatz)

Gerezi garaia (GraphicNovel, Euskara language, Txalaparta) 4 stars

Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtubia. Haren bizitza etenik gabeko borroka bat izan …

Gizon arrunt harrigarria

4 stars

Ezagutu beharreko pertsonaia da Cascanteko gizon hau. Harrigarria da bere bizitza, txundigarria nola batere ikasketarik gabe gauzak garbi izan eta ekintza zuzenak edo anarkistak burutzeko izan zuen jarrera. Eta komiki hau oso egokia da ideia orokor bat edukitzea erraz lortzeko.

Dokumental bat ere ikusi nuela uste dut.

reviewed Miñan by Amets Arzallus Antia

Miñan (Paperback, Euskara language, 2019, Susa) 5 stars

Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo …

Testigantza beharrezkoa

5 stars

Amets gure ikastolara etorri zen, ikasleek liburua irakurri zutenean. Kontakizun gogorra izan arren, gure familietako batzuek ere antzekoak pasa dituzte... Liburu hau ez da horrelakorik bizitu ez dugun europarrontzat bakarrik. Protagonistarekin identifikatu daitezkeen ume euskaldun ugarirentzat ere ari da izaten.

Eskerrik asko Ibrahimari ere, gogoratu nahi ez dena kontatzeagatik.

Persépolis (Hardcover, Español language, 2020, Reservoir Books) 5 stars

Persépolis nos cuenta la revolución islámica iraní vista desde los ojos de una niña que …

Klasiko bat

5 stars

Komikien artean Maus omen da Kixote bezala, baina Persepolis ere hortxe-hortxe. Eta, gainera, europarrontzat ezezagunagoa den gatazka bat azaltzen du; eta autobiografia da; eta gainera emakumea da egilea.

Irakurri beharrekoa, egoera oso latzak modu jasangarrian jarriak, baina gertakizun latzak kontatu eta aditu egin behar dira. Historia ezagutu egin behar omen da, errepika ez dadin... Persepolis lan zintzoa, ausarta eta kalitate bikainekoa da.

The Martian Chronicles (1984) 3 stars

The Martian Chronicles is a science fiction fix-up novel, published in 1950, by American writer …

Distopia bat

3 stars

Kosta zitzaidan pixka bat irakurtzea, ez dakit ingeles mailagatik izango zen. Hala ere, gomendatzen dut.

Barrua kolpatu zidan eszena batek (ez da izorrakia, baina adi, banoa eta) hildako batzuk ikusi eta benetakoak ez direla pentsatzen dutenean. Hil bezain pronto ahaztu zituzten, ez gara deus, sentsazio hori eman zidan kolpetik.

To Kill a Mockingbird (To Kill a Mockingbird, #1) 4 stars

To Kill a Mockingbird is a novel by the American author Harper Lee. It was …

Gizarte bat ume batek interpelatua

4 stars

Autobiografiko samarra omen da, idazlea neskatila zenekoa. Ingeles berezia dago dialogoetan, AEBetako hegoaldekoa.

Beltzen esklabotzaren amaierako gizartea erakusten du nobelak. Gaur egun oraindik badago arrazismoa, baina liburua argitaratu zenean funtzio sendagarria izan omen zuen liburu honek, aurrera egiten lagundu omen zuen.

Gomendatzen dut irakurtzea. Eta ondoren, 1962ko zuri-beltzeko film zaharra ikustea ere bai, liburuan bezalaxe guztia!