Oso latza izan da

Paperback, 104 pages

Euskara language

Published by Elkar.

ISBN:
9788413601168
5 stars (1 review)

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. Hilketaren kontra altxatu diren ahotsak gorpua lurperatzearekin batera isildu nahi lituzkete ordenaren zaintzaileek, baina zenbait lagunek isilpeko plana egin dute, hilotz hori hilobitik jaso, hilkutxatik atera eta bere biluztasun lazgarrian argazkiak egiteko, torturaren gordina begien bistan jartzearren, ez ikusiarena egin nahi luketenentzat ere. Egiazko gertakariak bildu, bizirik jarraitzen duten lekukoak elkarrizketatu, protagonisten biografiak eraiki, eta kontakizun zirraragarri bat ondu du egileak, kazetaritzako kronikaren osagaiak dituena baina fikziozko idazlearen baliabideekin moldatua. Iragan hurbila gure orainera ekarriz, ahazturaren ilunpera kondenatu nahi izan den historiaren zati horri literatur istorio baten taupada eta dardara itzuliz.

1 edition

Oso latza, benetan

5 stars

Kronika ala nobela?

Kronika periodistikoak idazleak berak bizitakoak kontatu ohi ditu; pentsatzekoa da argazki zehatzagoa emango duela, eta litekeena dela idazlearen begirada subjektiboa izatea. #OsoLatzaIzanDa nobela bat da, baina asko du kronikatik. Joxe Arregirenarekin batera, garai bertsuan gertatu zien bestelako gertaerak ere kontatzen ditu: istorioa denboran kontestualizatzen laguntzen dute.

Pertsonaiak

Neurri batean nobela korala da, baina esango nuke hiru protagonista nabarmentzen direla: Joxe Arregi bera, Juan Kruz Unzurrunzaga eta Bixente Ameztoi. Hirurak oso ezberdinak. Egin ez baduzue... wikipedian kontsultatu bakoitzaren istorioa. Nonbait irakurri dut, eleberrigintzaren estrategia ohikoa dela: pertsonai oso ezberdinak hautatu, kontraste horretan gehiago nabarmentzeko bakoitzaren ezaugarriak.

Itziarren seme-alabak

Liburua Itziarren seme-alaba guztiei dago dedikatua: tortura jasan duten guztiei. Zenbat aldiz ez ote dugu "Itziarren semeak" abestia kantatu! Abesti matxista dela entzun izan dut, emakumearen rol mendekoa erabat nagusitzen delako. Eta halaxe da... bere garaiko kumea da kantua. Niri, dena den, are ederragoa (eta ARE LATZAGOA) iruditzen zait Anje …