Alex@paperjale.eus reviewed Ihes betea by Anjel Lertxundi
Ihes betea... zilegi balitz
No rating
Gogoan dut Anjel Lertxundiren aspaldiko liburuak irakurri izana, baita, beranduago, "Otto Pette" irakurri izana ere; baina ez dut horietaz aparteko oroitzapenik gordetzen. Halere, betidanik iruditu zait idazle bete-betea dela. Entsaiogile edo zutabegile bezala estimatu izan dut, nobelagile gisa baino gehiago. "Gogoan zubi" entsaio bikaina da. "Eskarmentuaren paperak", ederra; "Basamortuan behatxulo bat", inspiratzailea; eta Berria egunkariko zutabeak, urre gorria.
Liburua izugarri gustatu zait. Istorioa ondo josita dago. Pertsonaiak ondo. Erritmo bizia du. Eta Anjel Lertxundiren idazkeraren freskotasuna erabat gordetzen du. Ustekabe ederra bat izan da: "deskubrimendu" bat. Badut, beraz, etxeko lana: Anjel Lertxundi nobelagilea berriro deskubritzea.
Oso deigarri egin zait erreferente geografikoak eta erreferente historikoak nola erabiltzen dituen. Italian kokatzen diren kapituluetan dira bereziki nabarmenak, baina egongo dira niri eskapatu zaizkidan beste batzuk.
--- Anjel Lertxundik ikasle garaiak Italian bizi izan zituen, 60ko hamarkadan. 2004 urtean Berria egunkariak hara bidaiatzea proposatu zion, eta bidaia horren kronika argitaratzea. Horrela sortu zuen "Italia, …
Gogoan dut Anjel Lertxundiren aspaldiko liburuak irakurri izana, baita, beranduago, "Otto Pette" irakurri izana ere; baina ez dut horietaz aparteko oroitzapenik gordetzen. Halere, betidanik iruditu zait idazle bete-betea dela. Entsaiogile edo zutabegile bezala estimatu izan dut, nobelagile gisa baino gehiago. "Gogoan zubi" entsaio bikaina da. "Eskarmentuaren paperak", ederra; "Basamortuan behatxulo bat", inspiratzailea; eta Berria egunkariko zutabeak, urre gorria.
Liburua izugarri gustatu zait. Istorioa ondo josita dago. Pertsonaiak ondo. Erritmo bizia du. Eta Anjel Lertxundiren idazkeraren freskotasuna erabat gordetzen du. Ustekabe ederra bat izan da: "deskubrimendu" bat. Badut, beraz, etxeko lana: Anjel Lertxundi nobelagilea berriro deskubritzea.
Oso deigarri egin zait erreferente geografikoak eta erreferente historikoak nola erabiltzen dituen. Italian kokatzen diren kapituluetan dira bereziki nabarmenak, baina egongo dira niri eskapatu zaizkidan beste batzuk.
--- Anjel Lertxundik ikasle garaiak Italian bizi izan zituen, 60ko hamarkadan. 2004 urtean Berria egunkariak hara bidaiatzea proposatu zion, eta bidaia horren kronika argitaratzea. Horrela sortu zuen "Italia, Bizitza hizpide" liburua. Anjelek honako ibilbide hau hautatu zuen: Aosta, Torinto, Venezia, Padua, Trieste eta Kroaziako Rijeka
--- Trieste eta Rijeka... Horra hor lehen bi erreferentziak: (1) nobelan Trieste herrira ihes egin du Warner protagonistak, eta (2) Rijeka herrikoa da bertan ostatu ematen dion emakumea.
--- Trieste herri nostalgikoa dela azpimarratu izan du Anjel Lertxundik: "Trieste, ove son tristezze molte". Umberto Saba poetaren hitzak dira horiek. Umberto Saba da Walter-ek Triesten ezagutzen duen lehen pertsona. Harek lagunduko dio Angelo desgertzen denean. Pertsona eta pertsonajea bat datoz erabat. Wikipedian kontsultatu ahal duzue Umberto Sabaren biografia: es.wikipedia.org/wiki/Umberto_Saba
--- Parisen Josep Roth ezagutzen du, nobelagile eta kazetari austriarra, hau ere judutarra. Hiru liburu ditu euskarara itzuliak.
Bitxia da. Fikzioa, historia eta idazlearen bizipenak txirikordatuko balira bezala. Esan bezala, egongo dira erreferentzia gehiago, niri eskapatu zaizkidanak. Inork atzemanez gero, esan! ;-)