komunista.com
4 stars
Joan Mari Irigoiren hainbat liburu irakurri ditut, baina aspaldi samar. Gogoan dut "Lur bat haratago" gustatu zitzaidala. Besteetaz ezer gutxi gogoratzen du. Komunista-k despistatu egin nau erabat... Zertaz doa? Zaila da esatea. Seme-alaben heziketaz hitz egiten du, militantziaz, belaunaldien arteko talkaz, mikromatxismoez, emakumeen aurkako biolentziaz, yogaren esoterismoaz, tertulien banalizazioaz, hipokresiaz, inkluso erotismo puntutto bat ere badu... Gai asko berrehun orri exkasean sartzeko. Jakina denez, ez du gaietan sakontzen, zertzelada batzuk ematen ditu eta hurrengora pasatu. Emaitza interegarria da. Ez da kriston liburua, baina gustura irakurtzen da. Zapore ona uzten du.
Hiru apunte
(1) Lehen atala oso potentea iruditu zait: ume bat nola hezi, gure balioak izan ditzan, adoktrinazioan erori gabe? Iruditzen zait badela gure belaunaldiaren kexka bat. Euskararen aferarekin antzeko zerbait gertatzen da... nola transmititu gure atxikimendua?
(2) Zergatik liburu bat gazte literaturaren atalean sailkatu? Zeintzuk ezaugarri behar ditu? Gaia? Idazkera? Ideiarik ez...
(3) Ataltxo bat oso bitxia egin zait... …

(3) Ataltxo bat oso bitxia egin zait... Esango nuke idazlearen ahotsa behin soilik ageri dela narrazioan. Atal horretan hain zuzen ered: "Argi gera bedi, kontu honetan guztian, amona Kontxi izan zela hitz haiek esan zituena eta ez liburu honen egilea, honek ez bailuke hark bezala bukatu nahi, inola ere". Zergatik sentitu ote zuen Joan Marik horrela jardutzeko beharra, noiz eta 2005. urtean? (liburua ordukoa baita). Ez dut kontestu gehiagorik emango, espoilerrik ez egiteko ;-)