Deitora zaitzala Tigrisek

Paperback, 88 pages

Euskara language

Published May 15, 2023 by Txalaparta.

ISBN:
9788419319401

View on OpenLibrary

5 stars (1 review)

Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko harreman bat izan du ezkontzatik kanpo, bizitzaren oldar baten antzekoa. Mutila hil egin da bonben azpian, neskatxa haurdun dago: erabakia du patua. Mekanismo errukigabea abian jartzen den bitartean, neskatxaren familiako kideak agertuko dira banaka-banaka itzal mutuen erronda batean, Gilgamex heroi mesopotamiarraren begiradapean. Émilienne Malfattok, idazkera sotil baten bidez eta ongi ezagutzen duen Irakeko errealitate konplexua inspirazio iturri hartuta, gizarte hertsi batean murgilduko gaitu, gizonen autoritateak eta ohorearen legeak gobernatutako gizarte batean. Ahots asko biltzen dituen eleberri garaikide bat da hau, tragedia greko baten indarraz astinduko gaituena.

1 edition

Bikaina

5 stars

Bai horixe! Liburu bikaina.

Badira liburuak azkar irakurri ohi direnak... kapitulu bat bestearen atzetik irentsi, nola jarraitzen duen jakiteko. Beste batzuk, ordea, poliki irakurri behar da, era pausatuan, esaldi bakoitzaren erritmoa ongi digeritzeko. #DeitoraZaitzalaTigrisek bigarren horietako da. Liburu mehea izatea lagungarria da. Merezi du kapitulu bakoitza bitan irakurtzea.

Gustatu zait idazkera. Esaldi laburrak eta errazak... baina kalitatetik eta poesiatik ezertxo ere galdu gabe. Ez dakit estiloa Malfattori zor zaion, Iratiri ala bioi. Agian saiatuko naiz beste bertsioren bat eskuratzen, konparatu ahal izateko.

Gustatu zaizkit Tigris ibaiaren narrazio-atalak. Gustatu zait neskatxak bere patuaz egiten duen narrazioa, tristuraz eta etsipenez bustia. Eta gustatu zait, bereziki, familiako kideak nola agertzen diren banaka-banaka, beren burua aurkezteko eta istorioan non kokatzen diren azaltzeko.

Pertienentea iruditzen zait hainbat elkarrizketatan Malfattori irakurri diodan komentarioa... Ez da Islamaren kontrako narrazio bat; erlijioa aitzakia besterik ez da. Emakumearen kontrako biolentzia non-nahi ageri da; baita mendebaldeko gizarte "zibilizatuan" ere.

Esandakoa: …